EPLEko bikotea, Gipuzkoako Pala Txapelketako finalean
Andoaingo Gazteleku klubeko pilotariak izango dituzte aurrez aurre errenteriarrek.
Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteko (EPLE) Martinez-Pichel bikoteak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala jokatuko du bihar (urtarrilak 4, larunbata) Andoaingo Arrate pilotalekuan (17:15).
Errenteriarrek aurrean izango dute Andoaingo bikotea, Altuna-Rekalde hain zuzen ere. Etxean ariko dira andoaindarrak, baina ziur EPLEko kideek lanak zail jarriko dizkietela.