
Hogei urtez azpiko bost aizkolariren arteko lehia ikusteko aukera egon da Madalensoron. Iker Vicentek eta Irati Astondoak desafioak egin dute.

Koalizio abertzaleak adierazitakoaren arabera, kulturara zuzendutako diruaren zati handi bat esleitu gabe geratu da. Diru-laguntzak kudeatzeko bestelako eredu bat eskatu dute.

Auzokide talde bat lanean hasi da, Meipi auzoak bere jaiak ospatu ditzan lehen aldiz. Maiatzaren 15etik 17ra ospatuko dituzte jaiak.

36 dominarekin itzuli dira Errenteria-Oreretara EATko atletak: 19 urre; 7 zilar; eta 6 brontze. Gainera, bi laugarren postu ere eskuratu dituzte.

Abarka antzerki taldeak bere lana taularatuko du datorren igandean. Oier Guillan eta Joseba Sarrionandiarenak dira antzezlanaren testuak.

Oiartzungo hiru taldek jokatu dute asteburuan, eta denek galdu dute. Hori bai, kontsolatze aldera, porrot guztiak etxetik kanpo izan ziren.

Bilbora joateko autobusetarako txartelak Arkaitza, Sindikato eta Landare tabernan eros daitezke; Baionara joateko ez dute autobusik antolatu, eta hala nahi dutenek, beren kabuz joan beharko dute.

Hilaren 10 (ostirala) eta 11n (larunbata) Gauekoak ikuskizun berriarekin gozatzeko parada paregabea eskainiko du Errenteriako dantza konpainiak. Bi emanaldiak Niessen Kulturgunean izango dira 20:00etan hasita, eta sarrerak 8 euroan dira salgai.

Gipuzkoako bigarren onenak dira San Pedroko neskak. Ostiralean Antxo AFk 3-4 galdu zuen Ibarrako Laubururen aurka, tentsio handiko norgehiagokan.

Udaleko Feminismo Sailak egin du diagnosia, eta hilaren 16an aurkeztuko dute, ekitaldi irekian. Udalak eta mugimendu feministak joateko deia luzatu dute.

Hilaren 11n izango da ikusgai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan 'Aita Zonbia aiz' eta beti bezala, euskaraz.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Gipuzkoako Areto Futboleko Kopako txapeldunorde izan da Sanpedrotarra Futbol Elkartea.

Lan, bizitza eta pentsio duinak eskatzeko greba orokorra deitu dute hilaren azken ostegunerako. Munanierren geratu dira arratsaldean.

2019ko hirugarren hiruhilekoari dagokion uraren eta estolderiaren zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalik dago otsailaren 7ra arte. Helbideratutako ordainagiriak, epearen azken egunean kobratuko dituzte.

Urtarriletik abendura, bideo batean laburtu ditu iaz egindakoak Piztu Lezok.