'Aita Zonbia naiz' proiektatuko dute larunbatean Zinema Txikian
Hilaren 11n izango da ikusgai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan 'Aita Zonbia aiz' eta beti bezala, euskaraz.
Aurrera jarraitzen du Pasaiako Zinema Txikiak. Hilaren 11n (larunbata) Aita Zonbia naiz, animazio filma proiektatuko dute Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Aretoan, 17:00etan. Aita Zonbia naiz 4 eta 10 urtetako haurrei zuzenduta dago eta beti bezala, filma euskaraz hutsean izango da.
Ikasturte hasieratik abian da Pasaiako gurasoek sustaturiko eta udalak lagundutako Zinema Txikia zikloa. Zinemaren bitartez, euskara haurrengana hurbiltzea izango du helburu egitasmoak. Aurreko bi urteetan arrakasta esanguratsua izan du Pasaiako Zinema Txikiak. Mota askotako filmak proiektatuko dituzte, betiere haur eta gazteei zuzendutakoak izango dira.