Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano, Sagar-Zuloko bertso barrikotean

Barrikotea hilaren 31n da, 21:00etan. Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izango dira bertan.

Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano.

Lezoko Sagar-Zulo erretegiak prest du urteroko bertso barrikotea. Aurtengoa urtarrilaren 31n da, ostirala, 21:00etan hasita. Erretegiaren kontura jaki eta edari goxoak; bertsoen arduradun, berriz, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izango dira. Baina jan-edariez eta bertsolariez gain, ez da girorik faltako, Elorza-Larrañaga trikitilari bikoteak dantzan jarriko dituelako mahaia txiki gelditzen zaienei.

Barrikotean izateko aurrez erreserba egin behar dela zehaztu dute Sagar-Zuloko kideek. Hori egiteko 943 523 541 telefono zenbakira hots egin behar da. Hara deituz emango dituzte erretegiko kideek xehetasun gehiago (prezioa, menua eta bestelakoak).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.