Desagertuta zegoen 17 urteko neska, etxean eta onik da
Etxean da pasa den abenduaren 11z geroztik desagertuta zegoen 17 urteko neska errenteriarra. VOST Euskadiko boluntarioek eman dute horren berri, gaur bertan aurkitu dutela eta gaztea onik dagoela ziurtatu dute. Gaztearen desagerpenaren berri ematen zuen informazioa sare sozialetatik ezabatzeko eskatu du VOST Euskadik.
