Greba Batzorde Irekia egingo dute gaur Antxon
Hilaren 30rako deituta dagoen greba orokorrerako antolakuntza lanak hasiko dituzte Antxoko Kultur Etxean.

Batzordea Antxoko Kultur Etxean bilduko da, 19:00etan
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, lan, pentsio eta finean, bizitza duinen defentsa eta aldarria egingo da hilaren 30erako (osteguna) deituta dagoen greba orokorrean. Grebarako hiru aste falta direla, Greba Batzorde Irekia egingo dute gaur Pasai Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan.
Burujabetza eta eskubide sozialak denen ardura eta erronka direnez, antolatzaileek gaurko bileran parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.
