Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kukai Dantzak zabalduko du lehenengo hiruhileko kultur agenda

Egitarau oparoa, askotarikoa eta kalitatezkoa prestatu du berriz ere errenteriako Udalaren Kultura sailak urteko lehen hiruhileko agenda osatzeko.

Collar, Maya, eta Tolosa gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/01/08

Egitarau oparoa, askotarikoa eta kalitatezkoa prestatu du berriz ere errenteriako Udalaren Kultura sailak urteko lehen hiruhileko agenda osatzeko. Agenda hori gainera, Kukai Dantzak zabalduko du, etxekoak etxean, bere azken lanaren emanaldiarekin, baina baita 2016ko urtarrilean estreinatu zuen Oskara ikuskizunarekin. Horiek emanaldiak, baina ez dira aste honetan Kukai Dantzak udalarekin elkarlanean antolatu dituen ekintza bakarrak, izan ere, hainbat tailer, formazio taldeko ikasleekin bi kale emanaldi, eta Oskara dokumentalaren emanaldia ere antolatu ditu.

Urteko lehen hiru hilabetetarako antolatu duten kultur agenda gaur aurkeztu dute Ion Collar Kultura Zinegotziak, Iker Tolosa Kultura teknikariak eta Jon Maya dantzaria eta Kukai Dantzaren zuzendariak. Anbizio handiko egitaraua atondu dutela esan du Tolosak urteko lehen hiruhilekoari begira, “artistikoki oso interesgarria, gaur egun gizartean ditugun hainbat gai jorratzen dituelako begirada artistiko batetik, edukiz betetako lanak direlako, gaur egungo errealitatea eta arazo askori heltzen dietelako eta oso modu eta perspektiba ezberdinetatik, umoretik, sinbolismotik eta metaforatik, besteak beste”.

Eta urtea indartsu hasiko dute Kukai Dantzaren hiru emanaldirekin, “ostiralean eta larunbatean Gauekoak ikuskizun berria emango dute Niessen kulturgunean 20:00etan hasita, eta igandean, berriz, Oskara ikuskizuna eskainiko dute, 19:00etan”. Emanaldietarako sarrerak salgai dituzte 8 euroan Niessen Kulturgunearen  harrera bulegoan 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, ikuskizunen egunean bertan Kulturguneko leihatilan  ordubete lehenago, edo online.

Hilabetea amaitzeko familia arteko ikuskizuna antolatu dute Atx Teatroaren Kaskarot antzezlana. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea, baina debekatuta dagoen gizarte batean bizi da. Hilaren 31n izango da ikuskizuna, 18;00etan hasita. sarrerak, 3 euroan eros daitezke.

Otsailaren 9an, berriz, Ttanttakak Deje su mensaje despues de la señal antzezlana eskainiko du, gazteleraz 19:00etan. Bizi dituzten arazoei aurrez aurre ezin heldu dabiltzan lau emakumeren kontakizuna da. Otsailaren 28an berriz La Baldufa Kataluniako konpainiak, berriz,  orro egiten ez dakien lehoi baten istorioa azalduko die familiei Safari ikuskizunean. Emanaldia 18:00etan izango da.

Eta hiruhilekoa amaitzeko beste bi emanaldi antolatu dituzte, El Mono habitado talde gasteiztarrak umorez jantzitako ¡Ave Osos! antzezlana emango du martxoaren 14an 20:00etan; eta Gorakadak, Pinocchioren bertsio zoragarria, familiei zuzenduta, hilaren 20an, 18:00etan.

Helduei begirako emanaldien ostean, gainera, Atarian iniziatiba egingo dute artistekin solasaldia egin eta hurbilagotik haien lana ezagutzeko aukera izateko.

Kukai Dantza, etxean pozik

Pozgarria, hala definitu du etxean ikuskizuna eskaintzeko aukera Mayak. Harago jo du, izan ere, beren bi ikuskizun emango dituzte, beren sorkuntzak, baina udalarekin elkarlanean daramaten proiektua osotasunean gizarteratzeko ere baliatuko dute asteburua. Ardatza kulturgunean erakutsi dituzten bi lanak izango direla esan du Mayak, “alde batetik Gauekoak, konpainiaren azken sorkuntza, martxan jarri berri duguna”. Kukai Dantzak sortutako ikuskizunen artetik ezberdinena dela azken hori esan du Mayak, “ez baita hain konpainiako lan bat, baizik eta gehiago autore lan bat. Musikari bat, kantari bat eta dantzari bat izango gara taula gainean, eta niretzako erronka pertsonal handia izan da, erregistro ezberdinetan aritzeko. Hunkigarria etxean egitea”.

Igandean, berriz, Oskara emango dute. 2016aren urtarrilean estreinatu bazuten eta herrian eman badute ere, formatu originalera itzuli eta berriro ekarri nahi izan dutela azaldu du. Nazioartean ari dira Oskararekin Errenteriakoak, eta azaroan 100 emanaldi bete zituzten. Data hori ospatzeko eta herrian aritzeko gogoa zutelako erabaki dute berriz ere ekartzea eta  bere formazio originalean egingo dute, Erramun Martikorenak lagunduta.

Hori ikuskizunei dagokionean, baina horrekin batera bihartik hasita hainbat tailer eskainiko dituzte gainera, ikuskizunak ez bezala doakoak dira tailerrak baina izena eman beharra dago parte hartzeko. “Urte osoan zehar hainbat tailer antolatzen ditugu herritarrei begira, pentsatzen dugulako garrantzitsua dela herritarrak kultura eta artearen parte aktiboa izatea eta ez ikusle hutsak, agente aktiboak izatea nahi dugu, ez kontsumitzaile bakarrik”. Dantza familian zikloan 4 urtetik gorako haurrek parte hartzea dute gutxienez heldu batek lagunduta eta bi saio egingo dituzte bihar 17:30etik 18:30era Dantzagunean bata eta Gaztañoko auzo lokalean bestea. Herritarrak aktibo bihurtzea bezain garrantzitsua dela kultura auzoetara eramatea esan du Mayak, eta bide horretan lanean hasiak direla udalarekin elkarlanean.

Helduei begira beste tailerra egingo dute bihar, sormen tailerra. ez da ezagupenik izan behar. Beste tailerra aurten arrakasta handiz egiten ari direna ere egingo dute, ostiralean 10:00etatik 11:30era +55 da, 55 urtetik gorako herritarrei begirakoa.

Emanaldiekin batera, beste bi emanaldi txiki “dimentsioz baina ez garrantziaz” azaldu du Kukaikoak, “ostiralean eta larunbatean 19:00etan izango dira Xabier Olaskoaga plazan Gela Jauziaren ikuskizunaren ikuskizuna. Dantzari gazteen formazioan ari diren 18 urtetik gorako ikasleek egingo dute emanaldia. Guretzat oso polita da, askotan egin dugun emanaldi bat dantzari belaunaldi berri batek nola jaso eta interpretatuko duen ikusteko aukera izango delako”.

Eta hori guztia gutxi balitz Oskara dokumentala emango dute, Niessen Kulturguneko bigarren solairuan igandean, ikuskizunaren emanaldiaren aurretik. Doan izango da dokumentala baina tailerretan bezala izena eman behar da.

Collarrek herritar guztiak animatu ditu parte hartzera, “neurri eta gustu guztietarako egokia den agenda eskaintza antolatu dugu kultura irisgarriagoa egiteko asmoz, horretarako salneurriak ere kontuan hartuta”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.