Piztu Lezorekin, zinemara
Emanaldiak Txerrimuñon dira, asteartetan, 21:30ean. Lezoar orori zabalik daude, eta doan dira.
Hilaren 21erako dago programatua 'Kalabaza tripontzia'. Badira hilabete batzuk Piztu Lezok zinema eskaintza zabalik duela, lezoar ororentzat. Bada urtarrilerako ere programazioa prestatu dute. Emanaldiak asteartetan dira, 21:30ean, Txerrimuñon. Honakoa da hilabetea bukatu arteko egitaraua:
- Hilak 14. Interestellar (zientzia fikzioa).
- Hilak 21. Kalabaza tripontzia (marrazki bizidunak).
- Hilak 28. Mi nombre es Khan (aniztasun funtzionalaren gaia lantzen du).
