Bertso saioen epelera biltzeko aukera, bihar
Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen duen ArkaHitzak zikloaren barruan, bihar bertso saioa egingo dute Arkaitza tabernan
Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen duen ArkaHitzak zikloaren barruan, bihar bertso saioa egingo dute Arkaitza tabernan. 23:00etan hasiko da emanaldia, eta Iñigo Mantzizidor, Libe Goenaga, Julen Zulaika, eta Jokin Irastorza bertsolariek hartuko dute parte. 2018an jarri zuen martxan Lau Haizetarak ArkaHitzak egitasmoa eta hileko bigarren ostiraletan egiten dute saioa.