Oiarpeko pilotariek hiru finaletarako txartelak eskuratu nahi dituzte
Hiru maila ezberdinetako pilotariek finalerdietako partidak jokatuko dituzte datorren asteburuan. Asteburuan txapela eskura izan dute bi pilotarik.
Egoitz Etxabek ezin izan zuen txapela lortu. Oiarpe pilota klubeko pilotariek hiru finalera iristeko aukera izango dute datorren asteburuan. Hirurak Nafarroan izango dira, bi Goizuetan eta bestea Lizarran.
Haur Mailako Olaitz eta Leonetek eta 22 urtez azpiko Leonet eta Iñarrak Goizuetako Umore Ona Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte ostiral arratsaldean. Oihan Etxeberriak, berriz, Lizarrako lau t’erdiko txapelketan aurrera egin nahiko du igande goizean.
Bi azpitxapeldun
Pasa den asteburuari dagokionez, Oihan Etxeberria bera Haur Mailako bigarren urteko errendimendu Gipuzkoako txapelketan txapeldunorde izan zen, Ordiziako Txapagain klubeko Otaegiren kontra galduta. 8-3 eta 8-3 galdu zuen.
Egoitz Etxabek, berriz, senior mailako Gipuzkoako txapelketako finala ezin izan zuen irabazi. Andoaingo Gazteleku taldeko Arrateren kontra 22-17 galdu zuen.
Ander Imaz, bihar Iruñean
Profesionalen pilotari dagokionez, Ander Imaz oiartzuarrak bihar arratsean jokatuko du Getarian, Iñaki Artola bikotearekin batera. Laso eta Albisu izango dituzte arerio, eta 22:00etan hasiko da partida. Lehenengo Mailako Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldiari dagokion partida da. Orain arte jokatutako zazpi partidatan lau garaipen lortu dituzte.
