8,5 milioi erabiltzaile izan ditu topoak 2019an
Gehien erabili diren geltokien artean, Irungo-Colon hirugarren postuan dago.
EuskoTrenek 2019ko datuen berri eman du. Oarsoaldean eta Bidasoan, topo edo tren zerbitzua eskaintzen du EuskoTrenek. Eman dituen datuen arabera, topoko Hendaia-Donostia lineak 8.510.202 erabiltzaile izan zituen iaz, 2018arekin alderatuz %7,02ko hazkundearekin.
Erabiltzaile gehien izan zituzten geltokien zerrendari erreparatuz, Donostiako Amarakoa (Easo kalekoa) izan zen bidaiari gehien jaso zituena, 2,3 milioirekin. Jarraian Anoetako geltokia dago (milioi bat), eta hirugarren postuan, Irungo Colonekoa, 878.809 erabiltzailerekin.
Iaz topoa gehien erabili zen eguna abuztuaren 14a izan zen.