2020/1/10

Batelak asteburuan hasiko dira lehian, Donostian

Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropada Urumea ibaian egingo dute. Bigarrena Pasaian da, otsailaren 2an.

Euskal Herriko kluben arteko txapelketako kanporaketa igandean jokatuko du EPLEk

EPLEk bi kanporaketa pasa ditu dagoeneko, Azpeitikoak eta Amurriokoak irabazita. Nafarroako Paz Ziganda taldeak pilotari ugari eta maila handikoak ditu, baina EPLEko manistak gai dira igandeko kanporaketa gainditzeko.

'Zubiak' dokumentala emango du OzZinemak

OzZinema zineklubak Zubiak dokumentalarekin ekingo dio bere proiektuaren bosgarren ekinaldiari.

kirolak

Bosgarren Kirol Sarirako hautagaiak proposa daitezke

Oiartzungo Udaleko Kirol Sailak antolatu bosgarren aldiz antolatu du saria. Internet bitartez edo Elorsoro kiroldegian utz daitezke proposamenak.

8,5 milioi erabiltzaile izan ditu topoak 2019an

Gehien erabili diren geltokien artean, Irungo-Colon hirugarren postuan dago.

Lezo-Jaizkibelen ibilbidea ezagutzeko topaketa, igandean

09:30ean gelditu dira Gurutze Santuaren plazan. Erritmoaren araberako taldeak egingo dituzte.

alaitz telletxea
Alaitz Telletxea, abeslari eta musikaria.

Alaitz Telletxea: "Esperimentatzen ari gara. Eta gozatzen. Pila bat"

AMAK taldea sortu du musikari eta abeslari oiartzuarrak, 1990eko hamarkadan erreferente izan ziren trikiti taldeetako kideekin batera. Errepertorioa berrasmatu dute proiektu berrirako.

Ametsetako parkea, oso gertu

Martxan dira Txirrita parke berriko obrak. Azken bi urteotan herriko haurrak etorkizuneko parkea diseinatzen aritu dira, euren beharretara egokituz.

greba

Greba orokorrari buruzko solasaldia egingo dute gaur zortzi

Hainbat sektoretako herritarrekin hitzaldia eta solasaldia egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Grebaren zergatiei buruz ariko dira.

oiartzun ke

Oiartzungo futbol talde guztiek etxean jokatuko dute asteburuan

Kirol eskaintza zabala izango da larunbat eta igande arratsaldeetan. Areto futboleko lehen taldeak eta saskibaloiko bigarrenak ere jokatuko dute.

Kirol materiala bidali du Lesbosera Pasaia Kirol Elkarteak

Hitzarmen solidarioa lotu dute Pasaiak eta Zaporeak elkarteak. Futbol kamisetak, zirak eta neguko arropak bidaliko dituzte Egeo itsasoan kokatzen den uhartera.

oiartzun feministak

Gabonetako otarrearen sariduna Matilde Guerrero izan da

Atzo egin zen Gabonetako otarrearen zozketa eta badugu sariduna. Saridunekin harremanetan jarriko da HITZA.

Eskola kirola profesionalizatu nahi du udalak.

Kirolarekin lotutako diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako laguntza edo antzekoak jasotzeko programetan dauden familiei bideratuta daude laguntzak.

'Modesto kapitaina' San Pedron porturatuko da igandean

Joxerra Fachado aktoreak 'Modesto Kapitaina' obra antzeztuko du San Pedroko udal aretoan hilaren 12an (igandea).

karrika bertso

Bertso bazkaria egingo dute Artaso elkartean, hilaren 25ean

Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak gonbidatu dituzte Karrikako babarrun jatera. Herriko hainbat txokotan salgai daude txartelak.

Gehiago