'Modesto kapitaina' San Pedron porturatuko da igandean
Joxerra Fachado aktoreak 'Modesto Kapitaina' obra antzeztuko du San Pedroko udal aretoan hilaren 12an (igandea).
Antzerkizale gaztetxoek hitzordu garrantzitsua izango dute igandean, baita marinel ipuinen zaleek ere. Joxerra Fachadok antzeztutako Modesto Kapitaina San Pedrora iritsiko da, itsasoan barrena izandako istorioen berri emateko. Antzezlanaren helburu nagusia, itsasoa zaintzearen garrantziaz ohartaraztea da. Modesto Kapitaina San Pedroko Kultur aretoan izango da ikusgai, 19:00etan. Sarrerak 3 euroan daude salgai.