Greba orokorrari buruzko solasaldia egingo dute gaur zortzi

Hainbat sektoretako herritarrekin hitzaldia eta solasaldia egingo dute udaletxeko pleno aretoan. Grebaren zergatiei buruz ariko dira.

grebaHilaren 30erako, osteguna, greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Horren harira, Oiartzunen greba dinamizatzen ari den taldeak hitzaldia eta solasaldia antolatu du datorren ostiralerako (hilak 17).

Hainbat alorretako herritarrek hartuko dute hitza, eta greba egiteko arrazoiak zeintzuk diren azalduko dituzte. Horrez gain, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta zer den azalduko dute.

Hitzaldia udaletxeko areto nagusian izango da, 18:00etan hasita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.