Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Batelak asteburuan hasiko dira lehian, Donostian

Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropada Urumea ibaian egingo dute. Bigarrena Pasaian da, otsailaren 2an.

Ligako bigarrena otsailaren 2an da, Pasaian.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2020/01/10

Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropada asteburuan egingo dute Donostian. Bihar da hamalau jardunaldi izango dituen lehiaren estreinakoa: 15:30ean hasiko dira maila ezberdinetako arraunlariak urteko lehen arraunkada ofizialak ematen, Urumea ibaian, Loiola auzoaren parean. Erlojupekoa izango da, banan-banan egingo dute bidea batelek.

Partaideen artean Oarsoaldeko lau klubetako ordezkariak izango dira, San Juan-Koxtapekoak, San Pedrokoak, Trintxerpe-Illunbekoak eta Hibaikakoak. Azken urteetan oso emaitza onak lortu dituzte kategoria guztietan bertako batelek, beraz, aurten ere garaipenen bila joango dira arraunlariak.

Gipuzkoako Batelen Ligako bigarren estropada otsailaren 2an egingo dute, Pasaian, Trintxerpe-Illunbek antolatua. Horren atzetik beste hamabi jardunalditan arraun egingo dute kategoria guztietako kirolariek. Ligako azken estropada martxoaren 29an da, eta horren ondorengo asteburuan, apirilaren 4 eta 5ekoan, Gipuzkoako Txapelketaren txanda izango da. Donibanen izango da bi jardunaldiko lehia hori.

Trainerillen Gipuzkoako Txapelketa apirilaren 25ean hasiko da, Mutrikun. Zazpi jardunaldiko ligaxka da.

Tosta mugikorra
Tosta finkoko lehia ofizialak asteburu honetan hasiko badira ere, mugikorrekoek jada badute bidea egina. Hala, abenduaren 22an eta hilaren 5ean Orion egin zituzten Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Ligako lehen bi jardunaldiak. Hurrengo proba Orion dute ere bai, hilaren 19an: Gipuzkoako Txapelketa izango da jokoan. Urtarrilaren 25ean jokatuko dituzte aulki mugikorreko ontziek Euskadiko Txapelketak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.