Euskal Herriko kluben arteko txapelketako kanporaketa igandean jokatuko du EPLEk
EPLEk bi kanporaketa pasa ditu dagoeneko, Azpeitikoak eta Amurriokoak irabazita. Nafarroako Paz Ziganda taldeak pilotari ugari eta maila handikoak ditu, baina EPLEko manistak gai dira igandeko kanporaketa gainditzeko.
Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa aurrera doa eta igandean kanporaketa jokatuko dute EPLEko pilotariek Paz Ziganda taldekoen kontra Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. EPLEk bi kanporaketa pasa ditu dagoeneko, Azpeitikoak eta Amurriokoak irabazita. Nafarroako Paz Ziganda taldeak pilotari ugari eta maila handikoak ditu, baina EPLEko manistak gai dira igandeko kanporaketa gainditzeko.
Igandean irabazita, txapelketan azken fasean sartzeko aukera izango lukete EPLEkoek.
Yorel eta Ruben, Gipuzkoako palako txapeldun ordeak
EPLEko Yorel eta Ruben palistek ezin izan zuten txapela lortu senior mailako pala modalitateko finalean. Partida ona jokatu bazuten ere, Gaztelekukoek bgainditu zituzten eta 45-38 geldituz en markagailua pasa den larunbatean Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatutako finalean.
Pilota eskolari dagokionean, aste honetan hasi dira berriz ere saioak. Izena ematea doakoa dela gogorarazi dute EPLEko arduradunek.