Fernando Caballero, Ekain Baigorrotegi eta Lide los Santos Pinturas Iztietako lehiaketaren irabazleak
Bihar banatuko ditu Pinturas Iztieta saltokiak antolatzen duen pintura lehiaketako sariak. Irabazleak ezagutarazi du aurretik, eta lan irabazleak, gainera, saltokiko erakusleiho nagusian jarri ditu.
Lan irabazleak Pinturas Iztietako erakusleihoan izango dira igandera arte. Bihar banatuko ditu Pinturas Iztieta saltokiak antolatzen duen pintura lehiaketako sariak. Irabazleak ezagutarazi du aurretik, eta lan irabazleak, gainera, saltokiko erakusleiho nagusian jarri ditu. 12:00etan egingo du sari banaketa dendan bertan. Helduen kategorian Fernando Caballero Morenok jaso du lehen saria Paul y su gata koadroarekin. 14 eta 18 urte arteko gazteen kategorian aurkeztutako lanik onena berriz, Ekain Baigorrotegiren Olatuak Talkan izan da. Haurren saria, Lide los Santos Soroak eskuratu du La torre de Errenteria lanarekin.
Caballerok 400 euro eta olio pintura maletin handia jasoko ditu sari; Baigorrotegik eta Los Santosek, berriz, olio pintura maletin handia jasoko dute. Saririk lortu ez dutenen artean, berriz, Donosti sagardotegian bi pertsonentzako afari bat eta arte ederretako hainbat materiala zozkatuko dute.
Aurten, 24 ekinaldia izan du lehiaketak eta 46 lagunek hartu dute parte, eta epaimahaiak lan handia izan duela irabazleak aukeratzeko garaian esan dute antolatzaileek, “aurkeztutako lanen kalitatea oso altua izan da-eta”.
