Ipar Euskal Herriko eta bertako eskubaloia, larunbatean Lezon
Ipar Euskal Herriko Stade Hendayais eta Zibero Tardets taldeek, eta ondoren Munttarpeko neskek jokatuko dute Bekoerrotan.
Kirol proposamen erakargarria prestatu du biharko (hilak 11, larunbata) Munttarpe Eskubaloi Klubak: Ipar Euskal Herriko bi taldek euren arteko partida jokatuko dute 16:00etan Bekoerrota kiroldegian, eta ondoren, 18:00etan, klubeko emakumeen txanda izango da.
16:00etako partida, Bidasoa ibaiaz haragoko gizonen taldeena, Stade Hendayais eta Zibero Tardets N2 taldeen artekoa izango da. Hendaiako taldea Frantziako Hirugarren Mailan dago, eta Tardets (Atharratze-Sorholüzeko eskubaloi taldea da), eta Zuberoakoa Frantziako Bigarren Mailan. Partida ona aurreikusten da.
Emakumeek Munttarpek, berriz, Irunen sortu berri den Txingudi Egaindar taldeari egingo dio aurre.