Kirolarekin lotutako diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik
Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako laguntza edo antzekoak jasotzeko programetan dauden familiei bideratuta daude laguntzak.
Eskola kirolak hilaren 20an hasiko du denboraldia. Zabalik da kirol entitateek eta Eskola Kirolan parte hartzen duten haurren familiek diru laguntzak eskatzeko epea. Eskola Kirolako erabiltzaileen kasuan, laguntza lerroaren bidez ordaintzen duten kuotaren %100 izatera irits daiteke, eta beste baldintzen artean, laguntza horiek bideratuta daude Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako laguntza edo antzekoak jasotzeko programetan dauden familiei. Eskaerak egiteko epea otsailaren 1ean amaituko da.
Informazio guztia hemen kontsulta daiteke.
