'Zubiak' dokumentala emango du OzZinemak
OzZinema zineklubak Zubiak dokumentalarekin ekingo dio bere proiektuaren bosgarren ekinaldiari.
OzZinema zineklubak Zubiak dokumentalarekin ekingo dio bere proiektuaren bosgarren ekinaldiari. Juan Mari Jauregi ETAren biktimaren istorioa kontatzen du dokumentalak eta haren alargunak. Maixabel Lasak, eta hil zuenak Ibon Etezarretak egiten dute kontaketa hori. Jon Sistiagak eta Alfonso Cortes Cavanillasek zuzendu dute dokumentala, azken Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten eta Eta, el final del silencio seriearen lehen kapitulua da Zubiak.
Lasa eta Etxezarreta bildu dituzte dokumentalera zuzendariek, elkarren aurrean eseri eta begietara begira hitz egiten jarri. OzZinemak agertoki ezin egokiagoa iritzi dio Errenteriari dokumentala emateko: “Film honetarako esparru perfektua da Errenteria. Adiskidetze istorioa da erakutsiko duguna, barkamena eta erreparazioa, ulermena eta komunikazioa. Hiria bera eta bere politika biktimen arteko adiskidetze mugimenduaren parte dira; adiskidetzea ezinbestekoa da euskal gatazkaren normalizazio erabatekoa lortzeko”.
Hilaren 14an helduko da Zubiak Niessen zienemetara, 19:30ean. Doan izango da eta gonbidapenak Niessen Kulturgunean eskuratu behar dira. Maixabel Lasa, Jauregiren alarguna eta filmaren protagonista izango da dokumentalaren osteko solasaldian.