Oiarpeko bi bikotek finalerako txartelak lortu dituzte
Haur Mailako eta 22 urtez azpiko kategorietako pilotariek beren partidak irabazi dituzte Goizuetan. Oihan Etxeberria ezin izan da pasa.
Oiarpeko Pilota Elkartekoek hiru finalerdi jokatu dituzte asteburuan, eta hiru horietatik bik lortu dute finalera pasatzea. Bi garaipen horiek, gainera, Goizuetako Umore Ona elkarteak antolatzen duen txapelketan izan dira.
Haur Mailan, Olaitz eta Leonetek 18-3 irabazi zieten Añorgako Bertiz eta Allenderi. 22 urtez azpiko mailan, Ugalde eta Iñarra nagusitasunez gailendu zitzaien Aristi eta Salegiri.
Finalerako txartelik lortu ez duena Oihan Etxeberria izan da. Lizarran tanto bakar batengatik galdu zuen, Haur Mailan.
Emaitza horiek guztiak kontuan hartuta, hamalau partida jokatu zituzten Oiartzungo taldeko pilotariek. Balantze polita lortu dute oiartzuarrek: hamar norgehiagoka irabazi eta beste laurak galdu egin dituzte.