Beti Gazte taldeko sokatiralari oiartzuarrak, gaur 'Gure kasa' saioan
Lesakako Beti Gazte sokatira taldeko hamahiru kirolariak izango dira saioan. Tartean izango dira Udane Loidi eta Udane Arbelaitz oiartzuarrak.
ETB1eko Gure Kasa saioak Lesakako Beti Gazte sokatira taldeko neskak gonbidatu ditu. Orain dela aste batzuk Euskal Herriko txapelketa irabazi zuten, launakako modalitatean.
Euskal Herriko txapela eraman zuen taldeko kide ziren Udane Loidi eta Udane Arbelaitz oiartzuarrak. Garaipen hori, klubaren etorkizuna —Irlandan jokatuko duten munduko txapelketa, esaterako— eta beste hainbat gai izango dituzte hizpide euskarazko kate publikoan, 21:00ak pasatxotik aurrera. Nafarroako klubak iragarri du hamahiru sokatiralari joango direla.