Ereñotzuko presa eraistea eskatu du Eguzkik
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak ekoizpen elektrikorako Ereñozuko Urumea ibaiko uren 4.000 litro segundoko aprobetxamendu eskubidea iraungitzea erabaki zuen. Errenteriako Udalaren jabetzakoa da aprobetxamendu eskubide hori.
Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak ekoizpen elektrikorako Ereñozuko Urumea ibaiko uren 4.000 litro segundoko aprobetxamendu eskubidea iraungitzea erabaki zuen. Errenteriako Udalaren jabetzakoa da aprobetxamendu eskubide hori, eta behin iraungita, hamar hilabeteko epea eman dio Ereñozuko presa eta arrainen eskala eraisteko proiektua aurkeztu dezan.
Ebazpena “positibotzat” jo dute Eguzkik eta AEMS Rios Con vida kolektiboek, izan ere, bertako arrainentzat oztopoa dela presa diote. Horrenbestez, ingurumenaren aldeko jarrera aktiboa har dezan eskatu diote aipatu kolektiboek udalari, “bai eta Natura 2000 sarearen parte den ibai enklabe honetarako ezarritako ingurumen helburuen aldekoa ere”. Eskatutako proiektua ere ahalik eta lasterren aurkeztea esaktu diote aiipatu kolektiboek, “ibai konektibitatea eta ibai horretan izokina berreskuratzea zailtzen duen oztopo horrekin amaitzeko”.