2020/1/16

urmendi 2020

Urmendi haur eskolak aurrematrikulazio epea irekiko du hilaren 27an

2018an jaio ziren haurren gurasoek bilera izango dute hilaren 22an. 2019an eta 2020an jaio(ko) direnenen gurasoek aurrerago izango dute bilera.

zaporeak

Zaporeak-ek crowfundinga egingo du, furgoneta erosteko

Ostiral eta larunbatean iraungitze data luzea duten elikagaiak jasoko dituzte Alcampon. Gainera, dirua bildu nahi dute, furgoneta bat erosteko.

Bazkide kanpaina hasi du EPLEk

Harpidetza egin edota zalantzak argitzeko 680 719 422 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek, edota whatsapp bidez idatzi.

telleri errenteria

Gutxienez hiru itsasontzi handi porturatuko dira Pasaia Itsas Festibalean

30 metrotik gorako 'Marite', 'Oosterhelde' eta 'Shtandart' itsasontziek festibalean parte hartuko dutela ziurtatu dute antolatzaileek. Itsas festibala maiatzaren 28tik ekainaren 1era ospatuko da.

[Bideoa] Xingoladun ikurrina eta loreak Saldise oroitzeko

40 urte bete dira gaur Karlos Saldise hil zutela. Talde ultraeskuindar parapolizialek hil zuten etxe atarian, arratsean, gaurko egunez, 1980an. Ez da ikerketarik, ezta aitortza ofizialik izan, baina 40 urte hauetan hutsik egin gabe oroitu dute Saldise bere herrikideek.

Herbehereetan dira Pasaia Lezo Lizeoko ikasleak

Atzo iritsi ziren Roermond hirira Lizeotik abiatutako 22 ikasle eta bi irakasleak. Eskola Truke historikoaren 16. edizioa da aurtengoa.

'Eres mi suerte' olerki liburuaren aurkezpena hartuko du Trintxerpeko liburutegiak

Idoia Arteaga Garmendiarena da liburua eta Dory Lansorena idazleak gidatuko du aurkezpena, hilaren 23an 19:00etan.

correos oiartzun

Iparralde hiribideko tarte bat zamalanetarako erabiliko du Correosek

Mendiburu 14ko eraikineko obrak direla eta, astelehenetik larunbatera bitarteko goizetan posta bulegoko langileei erreserbatuta egongo da zati bat.

Diru laguntza lerro berria zabaldu du udalak 700. urteurrenaren egitaraua sortzeko

Urteurren hori merezi moduan ospatzeko lanean hasia da udala, eta lan hori herritarrekin batera egin nahi du, elkarlanean; diru laguntza deialdi berezia jarri du martxan horretarako.

puntu lila

Indarkeria matxistak duen eraginari buruzko txostena aurkeztuko dute gaur

Udaleko Feminismo Sailak egin du diagnosia, eta gaur aurkeztuko dute, ekitaldi irekian. Udalak eta mugimendu feministak joateko deia luzatu dute.

Ereñotzuko presa eraistea eskatu du Eguzkik

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak  ekoizpen elektrikorako Ereñozuko Urumea ibaiko uren 4.000 litro segundoko aprobetxamendu eskubidea iraungitzea erabaki zuen. Errenteriako Udalaren jabetzakoa da aprobetxamendu eskubide hori.

Gehiago