'Eres mi suerte' olerki liburuaren aurkezpena hartuko du Trintxerpeko liburutegiak
Idoia Arteaga Garmendiarena da liburua eta Dory Lansorena idazleak gidatuko du aurkezpena, hilaren 23an 19:00etan.
Intimista bezain gertukoa da Eres mi suerte, hilaren 23an 19:00etan Trintxerpeko liburutegian aurkeztuko duten olerki liburua. Modurik sotilenean sentimenduen mundu oso bat biltzen du. Idoia Arteaga Garmendia idatzi du Eres mi suerte baina Dory Lansorena idazleak gidatuko du Trintxerpen egingo den aurkezpena.