Gizon bat atxilotu dute, saltoki batean lapurtzen saiatu ondoren
34 urteko gizon bat atxilotu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak bart gauen Kaputxinoak auzoan indarra erabilita lapurreta egiten saiatzeagatik, beti ere Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera. Atxilotuak aurrekariak dituela ere jakinarazi du iturri berak.
Goizeko 03:00etan Sorgintxulo kaleko saltoki bateko atea palanka batekin irekitzen saiatu da atxilotutako gizona. Abisua jasota bertaratu dira poliziak eta saltokiaren sarrera ateak indarrez irekitzen saiatu izanaren zantzuak zituela ohartu dira. Ustezko egilea, Jose Manuel Zamarreño parke inguruan aurkitu dute ertzainek eta udaltzainek, hesi baten atzean ezkutatuta, eta inguruan aurkitu dute palanka; aurretik beste sei aldiz atxilotu duela ertzainak jakinarazi dute, bestalde. Indarrez lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute gizona eta dilijentziak amaituta eramango dute epaile aurrera.