Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Gutxienez hiru itsasontzi handi porturatuko dira Pasaia Itsas Festibalean

30 metrotik gorako 'Marite', 'Oosterhelde' eta 'Shtandart' itsasontziek festibalean parte hartuko dutela ziurtatu dute antolatzaileek. Itsas festibala maiatzaren 28tik ekainaren 1era ospatuko da.

Pasaia Itsas Festibalean maila ezberdinetako erakundeek egingo dute bat.
Pasaia
2020/01/16

Pasaia Itsas Festibalaren bigarren ediziorako hilabete gutxi batzuk falta direla, gaur egin dute aurkezpena Pasaiako Udalaren batzar aretoan. Pasaiako alkate Izaskun Gomezekin batera hainbat erakundetako ordezkariak izan dira bertan; Sonia Perez Eusko Jaurlaritzako Turismo Merkataritza eta Kontsumoko sailburua; Felix Garciandia Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakaria; Denis Itxaso Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua; eta Xabier Agote Albaolako lehendakari eta Pasaia Itsas Festibaleko zuzendaria. 

“Pasaiak ospatu nahi du”, hitz horiek aukeratu ditu Agotek bere agerraldia hasteko. Iragana eta oraina ospatu, etorkizun berri bati begiratzeko, hori da hain zuzen ere Pasaia Itsas Festibalaren helburu nagusietako bat. Pozik da Agote herriaren erantzunarekin, “lehen edizioak argi utzi zigun pasaitarrek festibala ospatu nahi dutela”. Ospakizunen indarguneetako bat, Pasaian porturatuko diren itsasontziak dira. Aurten gutxienez hiru itsasontzi handik bisitatuko dute badia festibalak iraun bitartean: Marite, Oosterchelde eta Shtandart.

44 metroko luzera du Marite bakailao-ontziak, 1946koa da eta Normandiako Fecamp herrian du jatorria. Bakailao arrantzan garrantzia handia izan zuen Fecampek, Pasaiak bezala alegia. Oosterchelde ontzirik handiena eta zaharrena da; Rotterdamgo ontziak 102 urte ditu eta 50 metroko luzera. Exotikoena bestalde, San Petersburgotik datorren Shtandart fragataren erreplika da. Jatorrizko ontzia Petri Handia tsarraren agindupean eraiki zen 1703. urtean. 34 metroko luzera du. Hala ere, Agotek ez die atea itxi itsasontzi handiei, “beste bi itsasontzi hortxe-hortxe ditugu. Espero dugu laster horiek aurkeztu ahal izatea.

Bideo ofizialaren aurkezpena egin dute Arizabalo jaurregian.

Festibalaren ardatzak

2018an Hermione berandu iritsi izana hutsegitea izan zela aitortu du Agotek, baina zerbait garrantzitsua ikasi zutela adierazi du, “Hermione garaiz iritsi ez arren, festibala arrakastatsua izan zen Hermione bezain garrantzitsuak ziren edukiak genituelako”. Itsas ondareari lotutako festibalaren ardatzak aipatu ditu zuzendariak. Elkanoren eta Magallaesen munduko biraren 500. urteurrenak pisua izango du. Magallaesen herrialdeak, bestalde, ekarpen handiak egingo ditu, Portugal baita aurtengo gonbidatu berezia. Hirugarren ardatza, ingurunearekiko kezka izango da “dena ez da izango alaitasuna festibalean” esan du Agotek. Festibalak iraun bitartean, itsasoa zaintzearen arduraz ohartarazteko hainbat ekintza egingo dira. 

Itxaso diputatua, bestalde, baikor agertu da bigarren edizio honekiko, “lehen edizioarekin alderatuta askoz ere kazetari gehiago zaudete gaur hemen, jaialdia hartzen ari den oihartzunaren seinale”. Festibala haz daitekeela ziurtatu du diputatuak eta gaineratu Pasaia”harribitxia” duela Itsas Ondarean. Bide beretik jo du Gomez alkateak eta festibalak Pasaian izan dezakeen eragin positiboa nabarmendu du, “2018an 125.000 lagun etorri eta 2 milioi euroko etekinak lortu ziren”. 

Promozio lan mardula egingo dutela azaldu du alkateak, “Fitur azokan izango gara. Bertan Moitako (Portugal) alkatea izango dugu gurekin festibalari babesa emateko”. Berritasun izango direla ere esan du Gomezek; garrantzitsuena akaso, 2018an ez bezala Pasaiako lau barrutiek ekintzak hartuko dituztela izango da. Bukatzeko, antolatzaile handiez gain, herriko elkarte eta eragile sozialen lana ezinbesteko izaten ari dela esan du alkateak, eta Pasaia Itsas Festibala posible egiteagatik eskerrak eman dizkie denei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.