Langile bila ari da Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea
Oiartzuarren Baitan egitasmoan lanean aritzeko lanaldi erdiko lanpostua bete nahi dute.
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea langile bila ari da, Oiartzuarren Baitan herriko ahozko ondarea lantzeko egitasmoan lanpostu bat betetzeko. Lanaldi erdiko postua da. Hainbat baldintza bete behar dituzte interesdunek:
- Oiartzuarra izatea eta hizkera ezagutzea.
- Euskal filologian edo euskal ikasketetan graduatua izatea, edo gutxienez hizkuntzarekin lotura duen graduren bat edukitzea: beste filologiaren bat, hizkuntzalaritza…
- EGA agiria (C1 maila).
- Euskararen normalizazioan lan egin izana (langile modura edo militante gisa).
Urtarrilaren 26ra arte bidal ditzakete interesdunek curriculum vitae-ak posta elektronikoz. Edozein galdera edo zalantza izanez gero, posta elektroniko horretatik bidera daitezke, edo 943 26 01 82 telefono zenbakira deituz.