2020/1/17

oiartzun diagnosia matxista

Indarkeria matxistaren diagnosia, indarkeria mota horri kontra egiteko bide orria

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten indarkeria matxistaren diagnosia. Oiartzunek dituen lehentasunei ekiteko erabiliko dute.

Dagokien lekua emango diete

Hamargarren urtez martxan da Mariasun Landa sariketa. Helburua da bertako emakumeak herriaren historiari egindako ekarpena jasotzea eta aitortzea.

Aurretik bide luzea badute ere, enplegu planak hasi dira fruituak ematen

Luzaroan langabezian egon diren pertsonei begira Oarsoaldean iaz martxan jarri zituzten enplegu programa eta baliabideen berri eman dute gaur Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurunea eta Lurralde Oreka diputatua, eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Miguel Angel Sanhez Lezoko zinegotziak.

mendiburu 14

Mugarri izango denaren lehen harria

Aste honetan hasi dira Mendiburu 14 eraikinaren obrak, prestaketa lanekin. Bi urte inguru barru eraikina altxata eta Landetxe plaza itxuraldatuta egongo dira.

matrikulazioa errenteria

Hezkuntza publikoaren eskaintza aurkeztu dute, "XXI. mendeko erronkei aurre egiteko"

Laster hasiko da matrikulazio kanpaina, eta Koldo Mitxelena, Bizarain eta Gamon ikastetxeetan izena ematera animatu dute.

Moda diseinatzaile handienak, gurean

XVIII. mendetik hasi eta gaur egunera arte modaren munduan aitzindari izan diren hamar diseinatzaile handienen historia batu du erakusketan Jantziaren Zentroak.

ander imaz

Ander Imaz: "Aurten, irabazi ala galdu, kantxan disfrutatzen ari naiz"

Atzelari oiartzuarra Iñaki Artolarekin batera ari da Binakako Txapelketan. Pasa den astean susto txiki bat izan ondoren, prest da bederatzigarren jardunaldiari ekiteko.

SERGIO PEREIRA, IDAZLEA

«Gure gizartea 1980ko hamarkadako gertakarien emaitza da»

‘La bahía bajo la niebla’ eleberria argitaratu du Pereirak. 1980ko hamarkadako Pasaian kokatu du lan berria. Fikzioa eta errealitatea uztartuz garai hartako testuinguru sozialaren kontaketa egin du.

oiartzungo saskilagunak

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-01-17)

Asteburuan hiru taldek soilik jokatuko dute Oiartzunen. Futbol, areto futbol eta saskibaloi talde bana izango dira etxean arituko direnak.

Lezoko Zinema Ttikiak saio bikoitza izango du

17:00etan 'Piarata arratoia' lana ikusteko aukera egongo da bihar, eta 19:30ean, 'Agur Etxebeste!'.

Eduki babestua

Orereta Ikastola: zuretzako egina

Etorkizuneko jendartea eraikitzeko hezkuntza oinarrizkoa dela ardatz hartuta, Orereta Ikastolak haurrak bere proiektuaren erdigunean kokatzen ditu.

Oarso Bidasoko Hitza

Langile bila ari da Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea

Oiartzuarren Baitan egitasmoan lanean aritzeko lanaldi erdiko lanpostua bete nahi dute.

bekoerrota
Gehiago