Hezkuntza Astea egingo dute Orereta eta Oiartzo ikastolek

Hilaren 20tik 26ra antolatu dute Hezkuntza Astea Orerta Ikastolak eta Oiartzo Ikastolak

Oiartzo eta Orereta ikastolek Hezkuntza Astea antolatu dute hilaren 20tik 26ra bitartean, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira—urtarrilaren 24an da—. Proposamena irekia izango dela esan dute arduradunek, eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera. Oiartzo Ikastolako ikasleek gidatuko duten bihotz biriken berpizte ikastaroarekin ekingo diote asteari —iaz txertatu zuten Oiartzo eta Orereta ikastolek eskola curriculumean lehen sorospena—.

DBH nahiz Batxilergoko ikasleek eta Orereta zein Oiartzoko langile guztiek jaso zuten formazioa, desfibriladoreak ere jarrita dituzte ikastolako eraiki guztietan, eta orain ikastolako gurasoei zein hala nahi duten herritar heldu orori ere eskainiko diete aukera hori.

Gainera, DBH 4. mailako ikasle eta familientzako orientazio saioa egingo dute, Irantzu Lekue muralistaren gidaritzapean Biharko hezkuntza horma irudia margotzeko aukera, Añabitarten egingo duten orientazio proba, eta Trakamatraka musika ikuskizuna eta tailerra bildu dituzte egitaraura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.