Bihar hasiko da Giriziaren XXXVII. Euskal Herriko pala txapelketa

Iritsi da Oiartzungo pilotazaleek gehien maite duten txapelketetako bat. Bihar hasiko da Girizia elkarteak udalaren babesarekin antolatutako Euskal Herriko pala txapelketa irekia. Zalantzarik gabe, Oiartzungo kirol egutegiko klasikoetako bat da pala txapelketa, aurtengoa 37. edizioa baita. Ohi bezala, erantzun aparta izan du deialdiak; Euskal Herri osotik iritsitako 82 bikote lehiatuko dira guztira, Madalensoron hiru mailetan banatuta.

Asteburuko partiden ordutegiak, hemen.

Txostekoak ere, bihar

Girizarenak ez dira izango asteburuan jokatuko diren pala partida bakarrak; Euskadiko Pala Txapelketaren jardunaldi berri bat jokatuko da bihar Madalensoro pilotalekuan, 18:15etatik aurrera. Pala motzean Donibaneren aurka arituko da Txost bikotea. Larruzko pilota eta paletakin berriz, Kurene izango dute arerio.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.