Langile bila ari da Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea

Oiartzuarren Baitan egitasmoan lanean aritzeko lanaldi erdiko lanpostua bete nahi dute.

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea langile bila ari da, Oiartzuarren Baitan herriko ahozko ondarea lantzeko egitasmoan lanpostu bat betetzeko. Lanaldi erdiko postua da. Hainbat baldintza bete behar dituzte interesdunek:

  • Oiartzuarra izatea eta hizkera ezagutzea.
  • Euskal filologian edo euskal ikasketetan graduatua izatea, edo gutxienez hizkuntzarekin lotura duen graduren bat edukitzea: beste filologiaren bat, hizkuntzalaritza…
  • EGA agiria (C1 maila).
  • Euskararen normalizazioan lan egin  izana (langile modura edo militante gisa).

Urtarrilaren 26ra arte bidal ditzakete interesdunek curriculum vitae-ak posta elektronikoz. Edozein galdera edo zalantza izanez gero, posta elektroniko horretatik bidera daitezke, edo 943 26 01 82 telefono zenbakira deituz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.