Lezoko Zinema Ttikiak saio bikoitza izango du
17:00etan 'Piarata arratoia' lana ikusteko aukera egongo da bihar, eta 19:30ean, 'Agur Etxebeste!'.
Bihar (larunbata), zineman goxo-goxo egoteko aukera Lezon. Lezoko Zinema Ttikiak saio bikoitza antolatu du. Lehena haurrentzako saioa da, Pirata arratoia (17:00); bigarrena, berriz, familientzat: Agur Etxebeste! (19:30). Beti bezala, Gezala Auditoriumean dira saioak.
Egitasmoaren hurrengo saioa otsailaren 8an izango da, bikoitza hori ere bai.