Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Orereta Ikastola: zuretzako egina

Etorkizuneko jendartea eraikitzeko hezkuntza oinarrizkoa dela ardatz hartuta, Orereta Ikastolak haurrak bere proiektuaren erdigunean kokatzen ditu.

Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2020/01/17

EDUKI BABESTUA-ORERETA IKASTOLA

Orereta Ikastolak 1960ko hamarkadan ireki zituen ateak, orain mende erdia baino gehiago, euskaran eta euskal kulturan oinarritutako kalitatezko hezkuntza behar zela eta posible zela sinestuta. Egun, horretan sinesten jarraitzen du, eta posible badela esan dezakete. Hala erakutsi du orain arte egindako bideak, emaitzak horren lekuko. 0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza-proiektu euskalduna, nazionala eta burujabea da ikastolarena, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia.

Etorkizuneko jendartea eraikitzeko hezkuntza ezinbestekoa denez, pedagogia berritzailea darabil Orereta Ikastolak. 0-18 adin tartekoen esparruan proiektu propioa du. Ikastolen Elkarteko ikas-material propioak eta korronte pedagogiko berriak aztertu, hausnartu, eta ikastetxearen behar eta errealitatera egokitu eta abian jartzeko ahalegin etengabearen fruitua da Orereta Ikastolaren hezkuntza-proiektua. Proiektu propioa, haur eta gaztetxoen ongizatea oinarri eta autonomia helburu dituena.

Haur Hezkuntza
Lehen urteak dira garrantzitsuenak haurraren garapenean. Horixe da Orereta Ikastolaren premisarik handiena. Izan ere, haurrak etapa honetan hasten dira lantzen adimen-gaitasunak, nortasun-ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, eta sozializaziorako zein harremanetarako oinarriak, besteak beste. Zimendu sendoak eraiki behar dituzte gerora horren gainean altxatu ahal izateko, aurrera egiteko.

Orereta Ikastolak haur eskola zein bi urtetik aurrerako gelak eskaintzen ditu. Batean zein bestean, ikaslearen beharretatik, nahietatik, gustuetatik, jakin-minetik abiatuta egiten dute lan. Finean, haurraren senetik eta erritmotik abiatuta aritzen dira; bera da bere bizitzako protagonista, eta ikastola bere bidelagun da.

Konfiantzaren eta integrazioaren pedagogiak abiapuntu, beste zenbait korronte ere kontuan hartuta, haurra proiektuaren eta prozesuaren erdigunean jartzea dute xede. Profesionalen formazio jarraiaz gain, espazioak ere erronka horri erantzuteko prestatuta daude: HHko espazioak erabat berritu eta berrituko dituzte hezkuntza-proiektua integrala izan dadin. Aurrerapauso hori eman duten lehenak izan dira herrian.

Haur Hezkuntzan sarrera ordu malgua eskaintzen du hezkuntza zentroak, haurren zein familien erritmoak eta beharrak gehiago errespetatu ahal izateko helburuz. Txikienek, 2 eta 3 urtekoek, bazkal ondoren edo siestaren ostean etxera joateko aukera ere badute.
Euskara oinarri, haurrak lau urterekin hasten dira ingelesa lantzen.

Etxeko otorduak
Adin eta maila guztietako ikasleentzako jangela-zerbitzua eskaintzen du Orereta Ikastolak. Eta badu bereizgarri bat: otordu guztiak Ikastolako sukaldean bertan prestatzen dira. Bakarrak dira herrian hori eskaintzen. Menu bereziak ere prestatzen dituzte, hala behar duten ikasleentzat.

Jangelako begiraleek hezitzaile-formazioa jasotzen dute. Izan ere, otorduak ere egitasmo pedagogikoaren barne hartzeko apustua egin dute Orereta Ikastolan, batez ere ikas-bizitzaren lehen urteetan.

Ate irekiak

Orereta Ikastola bertatik bertara ezagutzeko aukera dago, ate irekien bi jardunaldi egingo dituztelako. Honakoak dira:

  • Urtarrilak 22. Ate irekien euskarazko saioa, 18:00etan, Esmalteria Berrian (Koldo Mitxelena plaza, 6).
  • Urtarrilak 23. Ate irekien gaztelaniazko saioa, 18:00etan, Esmalteria Berrian (Koldo Mitxelena plaza, 6).
  • Harremanetarako. Telefono zenbakia: 943 52 03 97; posta elektronikoa: orereta@ikastola.eus; webgunea: www.oreretaikastola.eus.

Herri proiektua, irabazi asmorik gabea, burujabea eta nazionala

1.500 ikaslek, 1.000 familiak eta 180 profesionalek baino gehiagok osatzen dute Orereta Ikastola. Irabazi asmorik gabeko erakundea, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kidea eta herri onurako kooperatiba da. Herrikoa eta parte hartzailea, beraz.
Herritarrek osatzen dute, finean, Ikastola. Sortu ere hala egin zen, ekimen herritarrez. Herritarra eta herritarrentzako da Ikastola. «Herrigintzatik jaio ginen eta herrigintzan dihardugu. Herriak sortu gintuen eta herriari zor diogu garena, eta hari egin nahi diogu ekarpena».

Aitatu bezala, Orereta Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide da. Euskal Herri osoko ikastolek osatzen dute elkartea: «Hiru administrazio-eremutan banatuta bagaude ere, horrez gaindi, nazionala da gure proiektua eta elkarrekin eta elkarlanean egiten dugu lan».

Ikastolaren eguneroko gestioa Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan (KAE) oinarritzen da. Lehiakortasunerako eta eraginkortasunerako beharrezkoak diren hobekuntzak bilatzen eta bideratzen laguntzen die horrek. Etengabe hobetzea da Orereta Ikastola osatzen duen hezkuntza komunitatearen premisa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.