Bihar egingo dute greba batzordearen azkeneko bilera
Oiartzungo greba batzordeak bihar erabakiko du zein ekintza egingo dituen hilaren 30eko greba orokor deialdiari begira.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, greba orokorra egingo da Euskal Herrian, hilaren 30ean. Oiartzungo greba batzordea egun horretan egin beharreko ekintzak fintzen ari da, eta bihar lotu nahi dituzte hari guztiak.
Horretarako, bihar geldituko dira, Munanierren. 18:00etatik aurrera, planteatuko dituzten gaiak honakoak izango dira: piketeak, kalejira, Donostiako eguerdiko manifestazioa, herri bazkaria, arratsaldeko manifestazioa eta abar.
Agerraldia, ostiralean
Hamar egun geratzen dira grebarako, eta greba batzordeak egun horietarako agenda prest dauka. Datorren ostiral eta larunbatean egingo dute ekintzarik jendetsuenak.
Datozen egunetarako egitaraua honakoa da:
Bihar, hilak 21
- 18:00etan: greba batzorde irekia. 18:00etan, Munanierren.
- 19:00etan: Arraguako pentsiodunen batzarra. 19:00etan, Salbatore parrokiaren lokalean.
Etzi, hilak 22
- Ikasleen esku-orri banaketa, ikastetxeetan.
- 17:00etan: Elizaldeko pentsiodunen batzarra. 17:00etan, Gazte Izanak-en lokalean.
Osteguna, hilak 23
- Altzibarko pentsiodunen auzo batzarra. 19:00etan, Olaldeko lokalean.
- Esku-orri banaketa, pintxo potean.
Ostirala, hilak 24
- 16:30ean: Esku-orri banaketa, ikastetxeetan.
- 19:00etan: Agerraldi jendetsua, plazan.
Larunbata, hilak 25
- 10:30ean: esku-orri banaketa, Alcampon.
- 12:00etan: Pentsiodunen agerraldi jendetsua.
Datorren astelehenetik asteazkenera
- Megafonia autoetatik, eta propaganda banaketa.
