Katixa Agirreren 'Amek ez dute' hizpide izango du Irakurketa Taldeak
Oiartzungo Irakurketa Taldeak urteko lehen saioa egingo du bihar arratsaldean, Manuel Lekuona bibliotekan.
Oiartzungo Irakurketa Taldeak urteko lehenengo saioa egingo du bihar arratsaldean, Manuel Lekuona bibliotekan, 20:00etan hasita.
Katixa Agirreren Amek ez dute (Elkar, 2018) eleberria izango dute hizpide. Idazle gasteiztarrak amatasunari eta sorkuntza artistikoari buruzko hausnarketak sartu ditu orrialde horietan.
Otsailerako etxeko lanak jarrita dituzte. Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa liburua (Susa, 2018) irakurri beharko dute.