Oiartzabaldarrek paper txukuna egin dute asteburuan
Paul Oiartzabal hirugarren izan da 15 urtez azpiko Pirinioetako Kopan. Maialen Oiartzabal laugarren, Europa Cupeko lehenengo txapelketan.

Maialen Oiartzabalek (taula hori biziarekin) laugarren postua eskuratu du Varseko eski estazioan. Anaia podiumera igo zen.
Oiartzabal neba-arrebak Pirinioetan lehiatzen aritu dira pasatu berri den asteburuan.
Paul Oiartzabalek 15 urtez azpiko Pirinioetako Freestyle Kopako proba jokatu zuen, Font Romeu udalerrian dagoen eski estazioan. Baldintza zailak pairatu behar izan zituen —hotza, haizea, aurkari gogorrak…—, baina podiumera igotzeko aukera izan zuen, hirugarren postua eskuratuta.
Bere arreba zaharragoak —Maialen Oiartzabalek—, berriz, 2020ko Europa Cupeko lehenengo proba jokatu zuten larunbatean, Frantziako Estatuko beste mendi kate nagusian, Alpeetan. Ez zuen podiumeko hiru mailetako batera igotzerik izan, baina laugarren postua eskuratu zuen Varseko eski estazioan. Oiarmendiko kirolariak, beraz, pozik bueltatu dira Oiartzunera.
