Areto futboleko taldeek nagusitasunez irabazi dute
Areto futboleko bi taldeek emaitza irmoak lortu dituzte asteburuan. Gainontzeko taldeei dagokienez, zorte handirik ez da izan.
Ez da asteburu oso ona izan Oiartzungo kirol taldeentzako. Areto futboleko taldeek lortu dituzte emaitza positiboenak, beren arerioei jipoi gogorrak emanda.
Areto futboleko lehenengo taldeak bigarren postuan jarraitzen du, eta burua puntu bakarrera dauka, liderrak berdindu egin baitzuen. Bigarren taldeari dagokionez, garaipenak arnas pixka bat ematen die.
Irabazi zuen beste taldea nesken bigarren futbol taldea izan zen. Gasteizen irabazi zuten, emaitza polita lortuta.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Amaikak Bat – Oiartzun: 3-0.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Atletico Revellin — Oiartzun Antiguoko: 2-0.
Gizonen Erregional Preferentea
- Gure Txokoa — Oiartzun: 2-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Lakua — Oiartzun Intxaurdi: 1-3.
Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.
- Oiartzun Intxaurdi — Mariño: 0-4.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Teep Samaniego Orixe Tolosaldea — Oiartzun: 1-4.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKE — Donibane Stokke: 11-1.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak — Errotaundi Okindegia ISB: 65-80.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Erroibide Irun — Oiartzungo Saskilagunak: 52-47.