Oiartzungo bi bikoteren garaipenarekin hasi da pala txapelketa
Giriziak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia martxan da. Asteburuan hamar partida jokatu dituzte Madalensoro pilotalekuan.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia martxan da. Asteburuan hamar partida jokatu dituzte Madalensoro pilotalekuan, eta horietatik hirutan oiartzuarrek protagonismoa izan zuten. Hiru norgehiagokak Hirugarren Mailakoak ziren.
Arizmendi eta Arbelaitzek osatutako bikoteak erraz irabazi zuen —25-6—. Hernandez eta Susperregi, alde txikiagoarekin, ere bai nagusitu ziren, Martinez eta Urigoitiaren kontra.
Bereziartuak eta Markosek osatutako bikoteak, berriz, galdu egin zuen, bost puntugatik.
Iazko txapeldunek, sorpresa
Gainontzeko zazpi partidei dagokienez, partidarik nabarmenena izan zen iazko Lehen Mailako txapeldunek jokatu zutena. Salaberria eta Huegunek lehenengo asteburu honetan jokatu dute, eta ezustekoa hartu zuten: Aizpuru eta Bikutzen kontra galdu zuten, puntu bakarragatik.
Hirugarren Maila
- Imaz-Elizalde / Balda-Cortes: 25-7.
- Arizmendi-Arbelaitz / Perez-Aizkorreta: 25-6.
- Agirre-Mendigain / Landa-Zubiri: 25-17.
- Perez-Perez / Bereziartua-Markos: 25-20.
- Martinez-Urigoitia / Hernandez-Susperregi: 16-25.
- Aizpurua-Ruiz / Alegria-Esoain: 13-25.
Bigarren Maila
- Ezkerra-Zubiarrain / Muñiz-Gametxo: 23-25.
- Eskudero-Beloki / Zapiain-Lekuona: 25-17.
Lehen Maila
- Salaberria-Huegun / Aizpuru-Bikutze: 24-25.
- Antxordoki-Martikorena / Zabala Arriaga: 25-11.