Organikoaren edukiontzia egoki erabiltzeko kanpaina abiatu du udalak
Kanpainaren bidez, besteak beste, herritarrei gogoraraziko die egoki erabiliz gero, %27ko hobaria jasotzea dagoela.
Edukiontzi marroiak ixteko sistema ordezkatzen hasi zen udala. Aldaketa hori aurreko sistema hornitu zuen enpresak ordainduko du, erabilera handiaren ondorioz akatsak izan zituztelako edukiontzi horien itxidura sistemek eta hainbat arazo eragin familiei.
Aldaketa eginda, edukiontzi marroiaren erabilera egokia sustatzeko sentsibilizazio kanpaina egiteko une egokia dela erabaki du udalak. Kanpainaren bidez, besteak beste, herritarrei gogoraraziko die egoki erabiliz gero, %27ko hobaria jasotzea dagoela. Hondakinak edukiontzitik kanpo uztea 750 euro arterainoko administrazio zehapena ekar dezakeela gogorarazi du udalak, halaber.
Kanpainaren barruan, 3.000 kartel jarriko dituzte herriko etxeetako atarietan, eta 5.000 eskuorri banatuko dira udalerriko auzoetan barrena.