Ardoak ere zapore hobea du euskaraz
Ardo dastatze ikastaroa egingo dute bihar Xenpelar AEKko ikasleek Mintzagun tailerren barruan.
Ardo dastatze ikastaroa egiten ari dira Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek Mintzagun programaren barruan. Oarsoaldeko Euskara batzordearen Mintzagun programaren bidez ikasturtero sei gai jorratzen dituzte Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleekin, gai erakargarri, berri eta gaurkotasuna dutenak esukaraz eskaintzeko. Helburua edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea da, besteak beste.
Pasa den astean Udal Euskaltegian egin zuten ardo dastatze ikastaroa, eta orain, Xenpelar AEK euskaltegiko ikasleek izango dute aukera. Bihar izango da dastaketa hori 17:00etatik 18:30era, eta Mikel Salvador adituaren eskutik ardo motak bereizten ikasiko dute ikasleek.