Gaur eskalada saioa egingo dute Elorsoro kiroldegian
Elorsoro kiroldegiak antolatuta, eskaladan maila ertaina dutenentzako saioa egingo dute gaur arratsaldean.

Eskaladan laguntzeko irakaslea egongo da.
Pasa den astean bezala, Elorsoro kiroldegiak eskalada saioa antolatu du gaur arratsalderako. Eskalada maila ertaina dutenentzako saioa izango da arratsaldekoa. 19:30ean hasiko da, kiroldegiko kantxako rokodromoan.
Gaur zortzi hirugarren saioa egingo dute, maila altua dutenentzako. Doako saioak izango dira biak ala biak.
