Hilaren 28rako bilera deitu du San Pedroko Jai Batzordeak
Ohi bezala bilera barrutiko alkateordetzan egingo da bilera 19:30ean. Gertu diren kalderero eta inauteriak izango dituzte hizpide.
Otsailarekin batera, urteko lehen jai herrikoiak iristen dira. Horien antolaketa izango dute eztabaidagai datorren astean San Pedroko herritarrek. Bilera deitu du hilaren 28rako (asteartea) San Pedroko Jai Batzordeak, datozen data bereziak antolatzeko asmoz. Alkateordetzan egingo dute 19:30ean, kaldereroei eta inauteriei forma ematen hasteko.
Kaldereroen jaiari ‘buelta bat eman’ nahi diotela adierazi dute jai batzordekoek, kutsu ezberdin bat. Inauteriak ere jomugan dituzte; haur eta gazteak protagonista izango diren inauteriak nahi dituzte. Horiez gain, hurrengo hilabetetan San Pedron antolatuko diren, jai, kontzertu eta ekintza kulturalek tartea izango dute. Jaiez haratago, batzordearen barneko egoera ere jorratuko dute, parte hartzea sustatu nahi dute eta.