Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak
Gizonen Allerru luzapen aroan sartutako bi goli esker izan zen garaile Rotetaren zelaian.
Denetik egin dute Lezoko kirol taldeek asteburuan. Emaitza bereziki onak l,ortu dituztenak Allerruren taldeak izan dira, bi talde nagusienek, gizonena (luzapenean sartu zituzten garaipena emateko bi golak) eta emakumeena, irabazi baitute. Kontra, Kurkubiren senior eta junior neskek ezin izan dute bolada txarra hautsi.
Jarraian, Lezoko talde nagusien emaitzen zerrenda:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Preferentea
- Roteta-Allerru, 1-2
Emakumeen Gorengo Maila, Igoera Fasea
- Allerru-Mutriku, 4-1
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Trintxerpe, 2-6
Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea
- Allerru A-Ordizia B, 4-0
Gizonen Gazteen Maila, Kopa
- Dunboa Eguzki B-Allerru B, 1-4
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Egia-Munttarpe, 29-20
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpe-Urola, 23-22
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Aurrera-Gaintxu AFT, 2-1
Gizonen Euskal Liga
- Atseden zuen Jaixki AFTk
SASKIBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Kurkubi-Easo, 18-81
Emakumeen Junior Maila
- Oiartzungo Saskilagunak-Kurkubi, 55-13