Ostegunean, auzo konpostaren batzarra
2019ko datuak emango dituzte, eta 2020ko egutegia emango diete egitasmoan partaide direnei.
Ostegunean (hilak 23) auzo konpostaren gaineko batzarra egingo dute Kultura Aretoan, 19:00etan. Egitasmoan parte hartzen duten familiak ditu ditu Lezoko Udalak batzarrera, baita gaiaz interesa duen oro.
2019ko datuen berri emango dute bilkuran. Gainera, zalantzak argitzeko, eta aholkuak nahiz proposamenak helarazteko aukera izango dute partaideek. 2020ra begira egin beharrekoen berri ere emango dute, besteak beste, egutegia banatuz.
Udalak oroitarazi du zabalik dagoela auzo konpostaren egitasmoan parte hartzeko aukera. Hori egiteko, posta elektroniko mezua bidal daiteke, baita WhatsApp mezua bidali ere 647 057 402 zenbakira.