Umorezko antzerkia Emakumeen Etxeko programazioa abiatzeko
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen 'Bakean dagoena bakean utzi' antzezlana aukeratu du Emakumeen Etxeak aurtengo egitaraua martxan jartzeko. Hilaren 23an emango dute, 18:30ean.
Aste honetan abiatuko du urteko programazioa Emakumeen Etxeak eta umorezko antzerkia aukeratu du horretarako. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen Bakean dagoena bakean utzi antzezlana aukeratu du zehazki—hilaren 23an emango dute, 18:30ean—. Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari direla uste dute Martiarenak eta Torregaraik, eta euskalduntze kontzeptua protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude gure bi protagonistak, eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu diote: umorea. Euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, esukarakadak… euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen ditzute antzezlanean.
Hurrengo hitzordua hilaren 28an (asteartea) Amalatz Talde Femnistak gidatuko duen Las invisibles filmaren zineforuma.
Emakumeen Etxea zabalik da astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, 16:00etatik 20:00etara. Ordutegi berean, 943 449 630 telefono zenbakira deitu daiteke.