Elkarretaratze zaratatsura deitu dute, "Antxo jasaten ari den utzikeria" salatzeko
"Antxo jasaten ari den utzikeria" salatu nahi dute ostiral arratsaldean, Gure Zumardian.
Hainbat antxotarrek, sare sozialen bidez, deia egin diete herritarrei ostiral arratsaldean kalera atera daitezen. Elkarretaratze zaratatsura deitu dituzte herritarrak, 19:30ean, Gure Zumardian.
Sare sozialetan barreiatzen ari diren mezuaren arabera, “Antxo jasaten ari den utzikeria” salatzeko bilkura izango da ostiralekoa.