Etxebizitzen birgaitze efizientea landuko dute Lezon
Oarso Hiru R iniziatibaren barruko saioa egingo dute ostegunean, Kultura Aretoan.
Oarso Hiru R iniziatiba sortu dute. Helburua izango da etxebizitza komunitateei birgaitze efiziente eta adimendunak eskaintzea, modu integral batean. Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, eskualdeko lau udalerrietan tailerrak egingo dituzte. Lezokoa hilaren 23an (bihar, osteguna) izango da, Kultur Aretoan. 19:00etan hasiko da saioa.
Bi ordu iraungo ditu saioak. Oarso Hiru R iniziatiban parte hartzen duten bost enpresetako ordezkariek emango dituzte saioak. Etxebizitza komunitateetako bizilagunei azalduko dieten nolakoak diren eraikinen birgaitzean eta energia efizientzia arloko laguntzak, diru laguntzak eta araudiak.
Errenteria-Oreretan jada egin zuten egitasmoaren barruko saioa, hilaren 21ean. Oiartzungoa hilaren 28an (asteartea) da, 19:00etan, udaletxean. Pasaiakoa, berriz, Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean egingo dute, hilaren 30ean, 19:00etan ere bai.