Sortuko lau kideren atxiloketa salatzera deitu dute
Atxiloketen aurren kalera deitu dute horiek salatzera gaur bertan. Elkarretaratzea 19:30ean izango da Herriko Plazan Bakea eta demokrazia. Erasorik ez lelopean.
Antton Lopez Ruiz Kubati, Oihana San Vicente, Haimar Altuna eta Oihana Garmendia Sortuko kideak atxilotu ditu Guardia Zibilak gaur goizean. Atxiloketak Espainiako Auzitegi Nazionalak agindutako operazioaren barruan egin dituzte, eta laurei “terrorismoa goratzea” eta “biktimen umiliazio” delituak leporatu dizkiete. Zehazki, euskal presoei egindako 95 harrera ekitaldi “antolatu eta koordinatzea” egotzi diete.
Atxiloketen aurren kalera deitu dute horiek salatzera gaur bertan. Elkarretaratzea 19:30ean izango da Herriko Plazan Bakea eta demokrazia. Erasorik ez lelopean. Atxiloketak mugimendu independentistatik irekitzen ari diren bidean oztopo bat gehiago direla esan dute deitzaileek, “baina ez gaituzte geldituko”.
Oihana San Vicente eta Oihana Garmendia aske utzi dituzte Guardia Zibilaren aurrean deklaratu ostean.