Antxoko ostalari guztiak, "suminduta" udalak Ibaiondo frontoiko taberna zabaldu nahi duelako
Barrutiko ostalaritza gune guztietako ordezkariek Pasaiako Udalaren asmoa kritikatu dute, "diru publikotik ezin zaigu konpetentzia egin".
Antxoko ostalaritza gune guztiek bat egin dute. Arrazoia: Ibaiondo frontoiko ostalaritza gunea Pasaiako Udalak berriz ere zabaldu nahi dutelako “suminduta” daude, uste dutelako “konpetentzia ez leiala” delako gune hori haientzat: “Gure lana gogor kolpatzen du gune horrek, eta horrekin gure langileena ere”.
Antxoko ostalaritza gune guztietako arduradunek agiria sinatu dute, udalak abian duen prozedurarekin haserrea adierazteko. “Diru publikoarekin konpetentzia ezin zaigula egin ulertzen dugu, ez guri ez inori. Eta kirol guneak, kirola egiteko direla gogorarazten dizuegu”, esan dute ostalariek.
Jarraian, euren sumindura adierazteko agiria sinatu duten ostalaritza guneen zerrenda. 23 dira denera, Antxon dauden den-denak.
Sinatzaileak. Mimos taberna, Laket taberna, Arraunlari taberna, Ibiza taberna, Gure Lurra taberna, Prost taberna, Dani taberna, Izadi taberna, Iparra taberna, Leunda taberna, Jubilados taberna, Casa Galizia taberna, Ekarri taberna, Etxe Ona taberna, Kurlinka taberna, Kirolak taberna, Pasai taberna, Axular taberna, Kamio taberna, E 16 taberna, Rome taberna, Ezer Gaizki taberna, Miranda Jan Alai taberna.